Edukira joan

Worcester Warriors

Wikipedia, Entziklopedia askea
Worcester Warriors
Izen osoaWorcester Rugby Football Club
HiriaIngalaterra Worcester, Ingalaterra
Sorrera1871
Kirol zelaiaSixways Stadium
(Edukiera: 12.024)
PresidenteaIngalaterra Cecil Duckworth
EntrenatzaileaGales Jonathan Thomas
LigaIngalaterrako Liga
2022-23kanporatua
Webguneawww.warriors.co.uk
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpoko koloreak
Worcester Warriors (zuriz), Harlequin FC-ren aurkako partidan.

Worcester Warriors Rugby Football Club Ingalaterrako errugbi talde profesionala da, egoitza Worcester hirian duena. Ingalaterrako errugbi txapelketan parte hartzen zuen, baina 2022ko urrian lehiatik kanpo utzi zuten, kaudimengabezia zela eta.[1]

Francis John Ede erreberendoak eratu zuen taldea 1871n, baina 2004 arte behe mailatan ibili zen. Urte hartan, bigarren mailako txapelketa irabazi eta lehen mailara igo zen. Bertan egon zen 2010 arte, eta posturik hoberena 2005-06 denboraldian lortu zuen, zortzigarrena. 2008an, berriz, European Challenge Cup jokatu zuen eta baita finalera iritsi ere; Bath Rugbyk garaitu zuen 24-16.

2010–11 denboraldian bigarren mailako txapela (RFU Championship) irabazi, eta 2011tik 2014ra lehenbiziko mailan aritu zen. 2014-15ekoan berriz irabazi zuen bigarren mailako liga eta, beraz, Premiership-era igotzea lortu zuen; horrez gain, Anglo-irlandar Kopa ere irabazi zuen. 2021-22 denboraldian Premiership Rugby Cup-a irabazi zuen. 2022ko urrian, ordea, finantza arazoak zirela eta, Ingalaterrako errugbi txapelketatik at utzi zuten.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Worcester Warriors: Premiership club suspended for season and relegated. BBC News, 2022ko urriak 6, bbc.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-28).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]